XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Casablancan zirenik ere ez zenekien etxarte bihurri eta beldurgarrietatik jarraitzen diozu gizonari.

Azkenean, ilun-ilun dagoen ate txikiko eraikuntza batera iristen zarete.

- Hona nire apartamendua - diotsu ezezagunak, barkazio eske bezala.

Giltza sarrailan sartzen ahalegintzen den bitartean, urduri begiratzen duzu inguruetara.

Ez duzu hiriaren alde hau ezagutzen; lasai-lasai dago dena.

Atea zabaldu, barrura pasarazi eta esaten dizu: - Berehala piztuko dut argia.

Beste pertsona batzuk daudela gelan igartzen duzu bapatean.

Zirkinik ere egin ahal izan baino lehen, atea ixten da kolpean, eta atzekaldera lotzen dizkizute besoak.

Norbait barrez ari da iluntasunean, eta ez duzu argirik behar nor den jakiteko: Herr Kruptsch! Nola erori ote zara horrelako tranpan?.

Hasi ere egin baino lehen, amaitu da zure misioa. AMAIA.